Hipoteketarako erabiltzen zen IRPH indizea gehiago ez erabiltzeko agindua eman zuen Espainiako Bankuak, baina oraindik hipoteka batzuen interesak horren arabera ordaintzen dira. Orain, IRPH indizea kentzea onartu du Espainiako Parlamentuak. IRPHa ordezkatuko duen indize berria azaroaren 1ean jarriko dute martxan. Gai honen inguruan eta mailegu hipotekarioen gainean jardungo du Jose Maria Errazkin abokatuak gaur (urriak 17) arratsaldean Eibarko Portalean (3. pisuan) emango duen hitzaldian. 19:00etan hasiko da.
∞Lotura duten albisteak:
- Prekaritatearen inguruko ekitaldi sorta (2013-06-14)
- Maiatzaren 4rako bilera irekia antolatu du Stop Etxe Kaleratzeak taldeak (2013-05-02)
- Etxe kaleratzeei buruzko informazio saioa (2013-03-19)