Musika elektronikoari buruzko jardunaldia, Kultur etxeko sotoan

elgoibarren.net 2013ko urr. 18a, 09:57

 
Khris Rios eta B. Gutierrez DJek musika elektronikoari buruzko jardunaldia eskainiko dute gaur (urriak 18), kultur Etxeko sotoan. Musika elektronikoaren ekoizpenerako hastapenak erakutsiko dituzte. Saioa doan izango da, eta 14 urtetik gorako gazteak joateko gomendioa egin dute.

 


  Musika elektronikoari buruzko hainbat argibide emateaz gainera, musika nola sortzen den ere irakatsiko dute Khris Rios eta B. Gutierrez DJ elgoibartarrek gaurko jardunaldian. 18:30ean hasiko da saioa eta bi ordu iraungo ditu. Saio irekiak izango direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta inguruko herrietakoek ere parte hartzeko aukera izango dute.