Elgoibarko kale kantariek (ondoko argazkian), Txistulari taldeak, Inazio
Bereziartua musika eskolak eta Haritz dantza taldeak kantu-dantza
kalejira antolatu dute gaur (urriak 18) arratsalderako.
Kalegoen plazan batuko dira 19:00etan, eta herriko kaleak girotuko dituzte kantuan eta dantzan. Antolatzaileek herritar guztiei egin diete ekitaldian parte hartzeko deia.