Enpresa, ikastetxe eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen zerbitzuen, baliabideen eta esperientzien trukaketa bat izango da, azken batean, 30+10 mintegia. 9:00etan hasiko da ekitaldia, Joxean Egaña IMHko zuzendariaren, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearen, eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Euskara Zuzendariaren ongi-etorri hitzaldiekin.
•Euskara, markaren osagai
Hizkuntza minorizatua da gurea, eta ingurune eleanitzetan lanean jarduteko ditugun tresnak aurkeztuko dituzte Elhuyar Fundazioko Maddi Etxebarriak eta Igor Leturiak. Horren harira, atzerrian lanean ari diren euskal enpresen esperientziaz jardungo dute AFMko Mikel Artola elgoibartarrak, Fagor Automotioneko Rafa Aranzabalek eta Ona Electroerosioneko Sergio Ruiz de Larreak mahai-inguruan. Eguneko azkena ere mahai ingurua izango da. Basque brand edo euskalduntasunaren markaz arituko dira markaren osagai nagusia euskalduntasuna duten enpresetako ordezkariekin. Euskal Herria Esnea, Ternua eta AZK-Taldeko ordezkariek nork bere esperientzia azalduko dute. Argiako kazetari Onintza Iruretak dinamizatutako du saioa. Antolatzaileek jakinarazi dute hitzaldietara joateko aurrez eman behar dela izena, 943 744 132 telefono zenbakira deituta edota imh@imh.es helbidera idatzita.
- Informazio osoagoa: 1.000.000: Ba al du merkaturik marka eta euskara lotzen dituen enpresak?
•Aurreko edizioetako edukua eta bideoak:
- 30+10 mintegiaren 7. edizioa (2012 urtea)...
- 30+10 mintegiaren 6. edizioa (2011 urtea)...
- 30+10 mintegiaren 5. edizioa (2010 urtea) ...
- 30+10 mintegiaren 4. edizioa (2009 urtea) ...
- 30+10 mintegiaren 3. edizioa (2008 urtea) ...
- 30+10 mintegiaren 2. edizioa (2007 urtea) ...
- 30+10 mintegiaren 1. edizioa (2006 urtea) ...