Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintzak antolatzeko bigarren bilera egingo dute gaur

elgoibarren.net 2013ko urr. 22a, 10:23

 
Hamalau lagun batu ziren joan den astean Euskararen Nazioarteko Eguna elkarrekin antolatzeko egindako batzarrera. Gaur, hilak 22, egingo dute bigarren batzarra. Aurreneko bileran parte hartu zutenek parte hartzera deitu diete herritar guztiei.

 

 Joan zen astean bildu ziren lagunak, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, egin daitekeenaz aritu ziren eta ideia batzuk ere lotu zituzten, baina ekimena guztiz zehaztea gaurko bilerarako laga zuten, herritar gehiagoren ekarpenak jaso nahi dituztelako. Gaurko batzarra arintzeko asmoz, lehen batzarreko akta publiko egin dute.  Kultur Etxeko sotoan izango da bilera, 18:00etan hasita.