30-10 mintegia Internetez zuzenean ematen ari da IMH

elgoibarren.net 2013ko urr. 23a, 11:26

 
30+10 mintegian enpresa eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu eta esperientziak azaltzen dihardute gaur (urriak 23) IMHn. Interesatuok Internetez zuzenean jarrai dezakezue jardunaldi guztia.



 Enpresa eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu eta esperientziak azalduko dituzte gaur, urriak 23, IMHn, zortzigarren urtez jarraian antolatu duten 30+10 mintegian. Horretarako, sei hitzaldi, tailer bat eta bi mahai-inguru antolatu dituzte. Jardunaldia Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango dute IMHra hurbildu ezin dutenek.