Hiru peoi kontratatzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak

elgoibarren.net 2013ko urr. 23a, 16:58

 
Eginkizun anitzetan aritzeko hiru peoi kontratatu nahi dituela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Izena emateko epea hilaren 28an, astelehenean, amaituko da.





 Hiru lanpostuak lanaldi osokoak izango direla azaldu dute Elgoibarko Udaleko arduradunek, eta kontratuaren iraupenari dagokionez, bost hilabetetarako kontratatuko dituztela esan dute.
 Interesatuek Lanbidek Elgoibarren duen bulegora jo behar dute izena ematera. Aurrez aipatu moduan, lan eskaintza honetan izena emateko epea datorren astelehenean, urriaren 28an, bukatuko da.