Josu Mugerzak sukaldaritza tailerra eskainiko du, zapatuko ferian

elgoibarren.net 2013ko urr. 24a, 14:48

 
Joan zen hilabetean taloak egiten ikasi zuten hileko azken zapatuko feriara hurbildu zirenek. Azaroko ferian, berriz, bertako baserrietako produktuekin janaria nola prestatu daitekeen irakatsiko du Josu Mugerza Belaustegi jatetxeko sukaldariak.



 Hileko azken zapatuko feria egingo dute urriaren 26an. Ohiko legez, goizean goizetik Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da, eta 12:00etatik aurrera Elgoibarko Danborrada antolatzen duen Atabal taldeko kideek herriko baserri eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak salduko dituzte, euro batean, Kalebarren plazan.
Ikasi eta jan
 
11:30etik 12:00etara, berriz, sukaldaritza tailerra eskainiko du Josu Mugertzak. Belaustegi jatetxeko ugazabak eta sukaldariak errezeta bat prestatuko du, sasoiko produktuekin baserriko produktuek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzera emateko. Errezeta “xume eta diskretua, eta, aldi berean, fina eta dotorea” prestatu duela aurreratu du Mugerzak: “Ahuntz-gaztatxoa tipula karamelutuarekin, oliba olioarekin, sesamoarekin eta eztiarekin”. Gainera, 12:00etatik aurrera, Mugertzak prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango dute feriara hurbiltzen direnek. Hori bai, pintxoa dastatu ahal izateko ezinbestekoa izango da baserritarren saltokietan erosketaren bat egitea. Erosketa bakoitzeko, txartel bat eskuratuko da.

1706637252450 Josu Mugerzak sukaldaritza tailerra eskainiko du, zapatuko ferian

Sukaldaritza tailerraz gainera, Aita Agirre plazan ganadu erakusketa egingo dute, eta eguerditik aurrera, Kale Kantariek alaituko dute giroa.

 

 

 

Lotura duten albisteak: