Luzaroan ahaztuko ez duen eguna izan da gaurkoa Julian Gorroñorentzat eta bere familiarentzat. Azken 29 urteetan bere "etxea" izan denari agur esan dio lagunez eta ikasleez inguratuta. Besarkada eta esker oneko hitzak pilatu ditu egun guztian, ikasleengan arrastoa laga duen seinale. Arratsaldeko 15:00etan Herri Eskolako irakasle eta ia ikasle guztiak batu dira ikastetxeko jolastokian. Han, ohorezko aurreskua dantzatu diote ikasleek Juliani, eta txapel bat eta plaka bat ere eman diote, ikasleek eginiko hainbat marrazkirekin batera. Ekitaldiari amaiera emateko bertso sorta bat abestu dute guztien artean. (Irakurri Julian Gorroñori eskainitako bertsoak PDF)
•ARGAZKIAK: