50 herritarrek parte hartu dute Udalaren egutegirako argazki lehiaketan

elgoibarren.net 2013ko urr. 28a, 15:37

 
Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen seigarren argazki lehiaketan 50 herritarrek (iaz 34k) parte hartu dute, 24 gizonezkok eta 26 emakumek, eta orotara, 262 argazki aurkeztu dituzte, iaz baino 114 gehiago. Saridunak zein izan diren jakitera eman du Udalak.

 
 
  Elgoibarko natura izan da 2014ko egutegiaren gaia, eta lehiaketara aurkeztutako 262 argazkien artetik hamabi aukeratu ditu epaimahaiak (Udaleko bi ordezkari eta Ongarri elkarteko beste bi). Saridunak ondorengoak izan dira:
  • Eulogio Mancebo Iranzo
  • Mikel Zengotita Alberdi
  • Larraitz Zialtzeta Aduriz
  • Oier Ramos Miguel
  • Maite Loiola Zelaia 
  • Asier Orbea Ostolaza
  • Haizea Sanchez Fernández de Jauregi
  • Oihane Osoro Kaperotxipi
  • Eider Iriondo Ansola
  • Aitor Rementeria Totorika
 Egileek argazki bakoitzeko 70 euro jasoko dituzte. Sariak, egutegiko aurkezpen saioan banatuko dira. Saioa, abenduaren 18an, 19:30ean, Kultur Etxean izango da.

Marrazki lehiaketan 82 ikaslek parte hartu dute

Nora Ortizek eginiko marrazkia.

Datorren urteko egutegiak berritasun bat izango du, izan ere, Euskara Sailak eta Ingurumen Sailak marrazki lehiaketa bat antolatu dute LHko 5. mailako ikasleen artean, eta bertan, 82 ikaslek hartu dute parte. Ikastolako ikasleen artetik honakoak izan dira sarituak: Unai Stockert, Nagore Guardia, Lore Iriondo, Maren Gorosabel, Arkaitz Maiora eta Nora Ortiz. Herri Eskolakoak , berriz, honakoak: Ana Delia Alonso, Leire Rodriguez, Enara Calleja, Aintzane Rodriguez, Asier Oñederra eta Andrea Borrazas.
 
Lotura duten albisteak: