JJ Vaquero umoristak bakarrizketa saioa eskainiko du Herriko Antzokian, hilaren 15ean

elgoibarren.net 2013ko urr. 28a, 20:41

 
Hainbat telebista saiotan izan dituen esku-hartzeei esker, asko ezagutarazi da azken aldian JJ Vaquero umorista. Datorren azaroaren 15ean Elgoibarko Herriko Antzokira ekarriko du bere bakarrizketa emanaldia, eta dagoeneko salgai daude sarrerak.



1706637249949 JJ Vaquero umoristak bakarrizketa saioa eskainiko du Herriko Antzokian, hilaren 15ean

Lanbroa kafetegiak antolatu duen umore gauean parte hartuko du JJ Vaquerok, Alex Rabanalekin batera. Valladoliden jaiotako aktorea, komikoa eta gidoilaria da JJ Vaquero eta azken sei urteetan aldenik alde zeharkatu du Espainia bere umorezko bakarrizketetekin. Paramount Comedy telebista kateko ohiko kolaboratzailea izateaz gainera, Protagonistas irratsaioko kolaboratzailea ere bada Gaztela eta Leongo Punto Radion. Era berean, El Hormiguero telebista saio ezaguneko kolaboratzailea eta gidoigilea da. (informazio osoagoa bere webgunean)

Sarrerak, merkeago aurrez
  Antolatzaileek 10 euroan jarri dituzte salgai sarrerak, aurre salmentan. Usua eta Lanbroa tabernetan eta Ibai Ondo erretegian eskuratu daitezke edo 688 884 197 telefonora deituta egin daiteke erreserba. Egunean bertan ere izango da sarrerak lortzeko aukera, leihatilan, 15 euroan baina.