Epaiketara aurkeztu ez diren hiru gazteek “eguneroko bizitzarekin” jarraituko dutela adierazi dute euren arrazoiak azaltzeko grabatu eta zabaldu duten bideoan. “Kalean, eskolan, lantegian, borrokan” jarraituko dutela diote. Era berean, euskal gazteriari “borrokan jarraitzeko” eskatu diote, “dena dutelako irabazteko”. Herri aktibazioaren beharra ere nabarmendu dute.
Bost gazteen aurkako epaiketa salatzeko eta Ladroni elkartasuna adierazteko ekitaldi berezia antolatu dute Elgoibarren. Libre, elkartasunetik konpromisora lelopean batuko dira gaur (urriak 30) Maalako parkean, 19:00etan.
Topatu gazte proiektu komunikatibokoak gaur epaitzekoak ziren bost gazte horietako batzuekin batu ziren joan den otsailean, eta behean ikus dezakezuen bideo erreportajea osatu zuten.
- Urriaren 30ean hasiko dute Ainara Ladronen kontrako epaiketa Donostian (2013-10-29)
- Ainara Ladroni harrera egin diote goizaldean (2012-03-28)
- Ainara Ladron presoa aske geratuko da 30.000 euroko bermea ordainduta (2012-03-27)
- Ainara Ladronen aldeko argazkia atera dute (2010-11-08)
- Ainara Ladron espetxera bidali du Grande-Marlaska epaileak (2010-10-27)
- Ainara Ladroni elkartasuna adierazi diote asteburuan (2010-10-25)
- Ainara Ladron atxilotu du Espainiako Poliziak (2010-10-22)
- Ainara Ladron Auzitegi Nazionaletik bueltan; fiskala ez da agertu (2008-02-11)
- Grande-Marlasca epailearen aurrean deklaratu beharko du Ainara Ladronek A-8 errepidea mozteagatik (2008-02-04)
- Ainara Ladron elgoibartarra atxilotu du Ertzaintzak A-8 errepidea mozteagatik (2007-01-15)