Bilboko Ibaizabal Mendebalde kultur elkartea euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko sortu zuten, eta besteak beste, Ibaizabal telebista sortu zuten (ibaizabaltb. com). Zenbat Gara elkarteak, berriz, Bilboko Kafe Antzokia du erreferentzia gune nagusi, eta hamaika kultur jarduera sustatu eta egiten ditu, gehienak Bilbon bertan. Euskaldunon hiztun komunitatearen historiaren inguruko ildo nagusiak azaltzen dituzte sei ataleko dokumental-sorta honetan. Historiaurretik abiatuta gaur egunera arte, euskaldunok herri, kultura eta hizkuntza askorekin bizi izan gara geure hizkuntza galdu gabe, eta horixe kontatuko dute. Menderik mende, euskarak izan duen kanpoko hizkuntzen eragina aztertuko dute, eta euskarak gaur arte irauteko izan diren arrazoietan sakonduko dute.
•Lehenengo atala: 'Historiaren atarian'
Dokumental sortaren estreinako atala gaur, hilak 30, eskainiko da ETB1 telebista katean, 22:30ean, eta euskararen lehenengo aztarnak aztertuko ditu. Jatorria edozein delarik ere, Historiaurreko hizkuntza da euskara, indoeuropar hizkuntzak etorri baino lehenagokoa, gizakiak Europa jendeztatu zuenekoa. Harrezkeroztik, beste hizkuntzen eragina jaso du eta, desagertzetik urrun, iraun egin du. Beharbada, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak azaldu zuenez, euskararen enigma ez da bere jatorria, bere biziraupena baizik.
Lehenengo atal honetan parte hartuko duten adituen artean hauek daude: Joaquin Gorrotxategi, Euskal Herriko Unibertsitateko Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna; Neskuts Izagirre, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta antropologoa; Diego Garate, Historiaurrean doktore eta Bizkaiko Arkeologia Museoko arkeologoa; eta Jaxques Blot, arkeologoa. Ondorengo bideoan, Euskara Jendea dokumentalaren trailerra:
•Talde lana
Euskararen historia kontatzeko, dozenaka adituk parte hartu dute dokumental sortan. Talde nagusia Xamarrek berak, Mikel Arredondok, Hibai Castrok, Adur larreak, Lutxo Egiak, Ion Fernandezek eta Maria Uriartek osatzen dute, baina kolaboratzaile sare zabala dute inguruan, tartean itzal handiko historialari, hizkuntzalari, arkeologo eta kulturgile ugari: Joseba Agirreazkuenaga (historialaria); Amaia Aire (irakaslea eta kulturgilea); Peter Bakker (hizkuntzalaria); Belen Bengoetxea (arkeologoa); Jacques Blot (arkeologoa); Antonio Breschi (musikaria); Iñaki Camino (hizkuntzalaria); William Anthony Douglass (antropologoa); Miren Egaña Goya (hizkuntzalaria); Iratxe Esnaola (informatikaria eta .eus ekimenaren koordinatzailea); Diego Garate (arkeologoa); Joaquin Gorrotxategi (hizkuntzalaria); Jose Angel Irigaray (kulturgilea eta idazlea); Neskuts Izagirre (antropologoa); Jurgi Kintana (historialaria); Joseba Lakarra (hizkuntzalaria); Juan Jose Larrea (historialaria); Beñat Oihartzabal (hizkuntzalaria); Lourdes Otaegi (literatura irakaslea); Jon Sarasua (bertsolaria eta idazlea); Elena Torregarai (historialaria) eta Mertxe Urteaga (arkeologoa).

*Goiko lehen argazkia, Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkartearena da, eta naiz.info ataritik hartutakoa bigarrena.