Imanol Garaizabalek irabazi du raid probetako Euskal Liga

elgoibarren.net 2013ko aza. 4a, 13:13

 
Columbia Raid Series ligako azken proba jokatu zen zapatuan Trapagarango bailaran, Bizkaian. Imanol Garaizabal elgoibartarrak eta Aaron Garmendia laudiotarrak osatutako bikoteak lortu zuen garaipena, eta, honenbestez, orientazio raid probetako Euskal Liga irabazi dute.



 Trapagarango bailaran jokatu zen, joan den zapatuan, Raid Montes de Hierro proba. 128 bikotek parte hartu zuten guztira gizonezkoen kategorian, eta Imanol Garaizabal eta Aaron Garmendiak osatutako bikoteak lortu zuen garaipena. Colunbia Raid Series ligako zortzigarren eta azken proba izan zen Barakaldoko LKT taldeak antolatutakoa.
 Apirilean hasi zen Euskal Liga Arabar Errioxan jokatu zen raid probarekin, eta, harrezkero, Artean, Lizarran, Oñatin, Zubirin, Laudion, Arabako Mendietan eta Trapagaranen jokatu dira probak. Horietan lortutako emaitzak batu ostean, Imanol Garaizabal eta Aaron Garmendia ageri dira sailkapen nagusiko lehen postuan. Aurten lortutako garaipen eta emaitzekin “oso pozik” dagoela adierazi du Garaizabalek sare sozialetan. Denboraldiari amaiera bikaina eman diotela esan du eta datorren urtean erronka berriak probatzeko gogoz dagoela gaineratu du. (Imanol Garaizabali elkarrizketa BARREN aldizkarian, 884. zenbakia/PDF)

Hainbat kirolen nahasketa da raida, tartean piraguismoa.

Imanol Garaizabal mendian barrena antxitxika, Aiaraldeako raidean.

Guallar eta Araujo zazpigarren postuan
 Elgoibartar gehiagok ere parte hartu du Euskal Ligaren bigarren edizioan. Jabi Guallarrek eta Iñigo Araujok osatutako bikoteak sailkapen nagusiko zazpigarren postuan amaitu du denboraldia. 
 
Lotura duten albisteak: