Munduko marka ondu du Bihurrik, beste behin ere

elgoibarren.net 2013ko aza. 4a, 15:47

Esku bakarrarekin hiru metro eta 40 zentimetroko diametroko enborra moztu zuen Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariak, joan den zapatuan, Bilbon. Esku bakarrarekin diametro handiko enborrak mozten espezialista da Bihurri. Bilbon ezarritako markarekin bosgarrengoz ondu du munduko marka. (bideoa dauka)


 Besoetako batean min hartu zuenean hasi zen Bihurri esku bakarrarekin enborrak mozten. Sasoi puntua ez galtzeko ondo zuen besoarekin entrenamendu saioak egiten hasi zenean, alegia. Hala, ezbeharra aukera bihurtuz, esku bakarrarekin enborrak mozten trebatu zen. Hartutako trebetasunari probetxua atera ziezaiokeela pentsatu zuen gero eta diametro handiko enborrak mozteari ekin zion. Horrela ailegatu ziren munduko marka ontzeko ahaleginak. Bilbon lortu berri duena errezkadan lortu duen bosgarrena izan da. Azkenaurreko marka 2012ko martxoan ezarri zuen Munitibarren. Hiru metro eta hamar zentimetroko gerri bueltako pago enborra esku bakarrarekin ebaki zuen, 3.850 aizkorakada eta ia bi orduko lanaren ostean. Bilboko La Casilla pabiloian egin berri duen saioan, berriz, hiru metro eta 40 zentimetroko diametroko enborra moztu zuen, bi ordu, bederatzi minutu eta 35 segundoko lanaren ostean.
 Gaixotasun arraroak dituzten umeen alde antolatutako jaialdi erraldoiaren barruan ezarri zuen Bihurrik munduko marka berria.
Bideoa: Bihurrik azken bi minutuetan eman zituen aizkorakadak eta bost metro eta 40 zentimetroko enborra bitan zatitzeak eman zion poza ikus ditzakezue ondorengo bideo laburrean. (Iturria: bihurri.com)
 
Lotura duten albisteak: