Ander Izagirreren hitzaldiarekin hasiko da Morkaikoren Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa

elgoibarren.net 2013ko aza. 6a, 11:16

 
Mendiaren hilabetea izango da azaroa Elgoibarren. Suge eta sugegorriei buruzko hitzaldiarekin hasiko da bihar (azaroak 7) Morkaiko mendi taldeak antolatzen duen Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa. Sugeen sekretuak bistaratuko dizkie Ander Izagirre elgoibartarrak (ondoko argazkian) Inazio Bereziartua Musika eskolara hurbiltzen diren lagunei.

 


1706637236343 Ander Izagirreren hitzaldiarekin hasiko da Morkaikoren Udazkeneko Mendi Emanaldi Ziklo

‘Suge eta sugegorriak: fama txarraren biktimak’ izeneko hitzaldia eskainiko du bihar Ander Izagirrek, musika eskolako auditorioan, 21:30ean.
Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia saila burutzen ari den "We are snake-friendly" egitasmoaren barruan eskainiko du hitzaldia Izagirrek, eta suge eta sugegorrien inguruko hainbat uste okerri buruzko azalpenak emango ditu, "gure artean hain ezezagunak diren animalia hauek ezagutzera emateko eta gizarteak horien inguruan duen ikuspuntu okerra aldatzeko" helburuarekin. 
 Hitzaldiaren amaieran, gainera, gure inguruetan bizi diren sugeak bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute auditorioan batzen diren lagunek. (www.aranzadi-zientziak.org)

1706637236435 Ander Izagirreren hitzaldiarekin hasiko da Morkaikoren Udazkeneko Mendi Emanaldi Ziklo

Arkaitz Astiazaranen hitzaldia, hilaren 13an
 Hurrengo astean, azaroaren 13an, Arkaitz Astiazaran itziartarrak udaberrian Euskal Herrian barrena egindako bizikleta ibilaldiaren inguruan jardungo du, zikloko bigarren emanaldian.  4.400 kilometro egin zituen, 37 etapatan. Andoni Ormazabalen txanda izango da gero. Hilaren 20an, Lehoinabarraren aztarna, Himalayan galdu zuen anaia Xabi Ormazabalen inguruko ikusentzunezkoa eskainiko du Andonik. Bukatzeko, azaroaren 28an, mendiaren alde ez teknikoaz mintzatuko da David Vilegas mendizalea.