'Epelean', literatur solasaldiak euskaraz

elgoibarren.net 2013ko aza. 6a, 14:23

 
Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatu nahi du Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak. Horretarako, eta Danele Sarriugarteren eskutik, euskarazko irakurketa tailerra antolatu du. Era berean, irakurketa edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako egitasmoa ere jarri du abian.



 Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak irakurketa sustatzeko zenbait jarduera jarri ditu abian azken aldian. Horietako bat da Epelean, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko literatur tailerra. Helburua da euskaldunek euskaraz irakurtzeko duten beldurra galtzea. “Danele Sarriugartek, dudarik gabe, liluratuko gaituzten liburuak proposatuko dizkigu”, jakinarazi dute antolatzaileek. Taldea osatzeko bilera bat deitu dute azaroaren 15erako, barixakua. 18:00etan batuko dira liburutegian. Gero, literatur saioak hilean behin izango direla aurreratu dute, astelehenero, 18:00etan, hain zuzen ere.

“Irakurketa erraza” sustatzeko ekimena
  Irakurketa edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko asmoz, Irakurketa erraza izeneko ekimena jarri du abian Gotzon Garate liburutegiak. “Ez da metodo bat”, argitu dute, irakurketa edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako “formatu bat”, baizik. Dagoeneko sortu dute estreinako kluba, eta Eguneko Zentroan jarri dute martxan. Aurrerago beste kolektibo batzuetara zabaltzeko asmoa dute.

Hizkuntzen trukerako saioak, liburutegian

1706637231029 'Epelean', literatur solasaldiak euskaraz

Bestalde, Mintzapraktika saioen bidez, hizkuntza bat edo beste doan ikasteko aukera dago Elgoibarko Gotzon Garate udal liburutegian. Horretarako, interesatuek email bat idatzi behar dute liburutegia@elgoibar.org helbidera, zehaztuz zein hizkuntzatan trebatu nahiko luketen, eta trukean, zein hizkuntza erakusteko gai diren. Liburutegitik jakinarazi dute pakistandar talde bat prest agertu dela ingelesezko mintzapraktikak eskaintzeko, trukean gaztelaniazkoak jasotzeko.