Alcorta sailkapeneko erdialdean dago une honetan, 8. postuan, hain justu ere, hiru partida irabazi, bat berdindu eta hiru galdu eta gero. Iaz ere antzera zeuden sasoi berean, baina kontutan izan behar da aldaketa dezente izan dituela taldeak iazko denboralditik hona. Hiru jokalarik -Sagasta, Julen eta Lapeyra- taldea laga dute eta aurreko denboraldietan taldeko goleatzaile nagusiena izan den Andoni Armendia, berriz, min hartuta dago. Gainera, entrenatzailez ere aldatu du Alcortak, eta Gojko Vucinicek hartu du Juanma Lopezen lekua. Baldintza horietan egin duten denboraldi hasierarekin gustura daude Sanloko arduradunak.
Elgoibartarren maila berean diharduen Debabarrenako beste taldearen egoera erabat bestelakoa da. Lehen nazional mailako C Multzoan agintzen ari da aurten Somos Eibar taldea. Jokatutako zazpi partidak irabazi dituzte eta hiru puntuko aldea ateratzen diote sailkapeneko bigarren sailkatuari, Arrasateko Ford Mugarriri.
Hortaz, auzokoen menderaezintasuna eteteko aukera izango dute elgoibartarrek, zaleen babesarekin. Aurrekariak ez dira aldekoak, baina. Aurreko denboraldian elkarren aurkako bi derbiak irabazi zituzten eibartarrek, nahiz eta Olaizagan jokatutako partida lehiatuan gol bakarreko aldeaz irabazi zuten. Datorren zapatuan, azaroaren 9an, jokatuko da partida, 19:30ean.
•Asteburuko eskubaloi partidak Elgoibarren:
Zapatua, azaroak 9
Zapatua, azaroak 9
- 11:15 BANKOA Elgoibar - Bergara (Infantil mutilak)
- 12:30 DECA Elgoibar - Algorri Taberna (Infantil mutilak)
- 15:45 CASA ASTIGARRAGA GYS SPORT Elgoibar - Bera Bera (Jubenil neskak)
- 17:30 TECNIFUELLE Elgoibar - Bera Bera (Kadete neskak)
- 19:30 ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar - Somos Eibar Eskubaloia
- 10:30 COMETEL Elgoibar - FEDEROPTICOS IKUS Elgoibar