Bihar da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak erosteko azken eguna

elgoibarren.net 2013ko aza. 7a, 15:28

 
Hasiera batean azaroaren 29ra arte sarrerak eros zitezkeen arren, Bertsozale Elkartearen eskariz, bihar (azaroak 8) bertan lagako dio Elgoibarko Izarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak saltzeari.

 

  Abenduaren 15ean ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak dituzte salgai Elgoibarko Izarra elkartean, eta hasiera batean azaroaren 29ra arte sarrerak erosteko aukera zegoela jakinarazi zuten arren, ez da horrela izango.
  Euskal Herri mailan sarreren salmenta izaten ari den arrakasta ikusita Bertsozale Elkarteak saltzeke dauden sarrerak erretiratzen eskatu dio Elgoibarko Izarrari. Beraz, bihar (azaroak 8) arteko epea daukazue oraindik sarrerarik erosi ez duzuenok. Azkar ibiltzea komeni.
Sarrerak eta prezioak
Lotura duten albisteak: