Haurrentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Annie Funnyk ingelesez

elgoibarren.net 2013ko aza. 12a, 12:07

 
"Fun stories for tea time" izeneko ipuin kontaketa saioa emango du Annie Funny ipuin kontalariak, gaur (azaroak 12), Gotzon Garate Udal liburutegian. Saioa ingelesez izango da.

 
 


1706637216732 Haurrentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Annie Funnyk ingelesez

Izenburuak dioen moduan, istorio dibertigarriak entzuteko asmoz batuko dira liburutegian, tea hartzeko orduan, 17:00etan. Bi saio eskainiko ditu Annie Funny ipuin kontalariak. Lehen saioa 17:00etan hasiko da eta Haur Hezkuntzako 5. Mailako haurrentzako izango da. 17:30ean hasiko den bigarren saioa, berriz, LH1, LH2 eta LH3 mailako umeentzako izango da.
Liburutegian antolatutako ekintzekin jarraituz, Epeletan literatur solasaldien lehen saioa egingo dute azaroaren 15ean, 18:00etan. Era berean, Emakumeekiko indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, "Printsesak kontu kontari" izeneko hitzaldia antolatu du liburutegiak, Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzaz, hilaren 25erako.
 
Lotura duten albisteak: