‘Gabonetan denok jolasten dugu’ lelopean batuko ditu Gurutze Gorriak erabilitako jostailuak eta opariak. Etxean erabili ez eta egoera onean dauden jostailuak bakarrik jasoko dituzte. Beherago ikus dezakezue, xehetasun gehiagorekin, zein diren onartuko dituztenak. Jasotako guztia, zailtasun ekonomikoak dituzten Debabarrenako familien artean banatuko dute eguberrietan. Jostailu zein opariak Gurutze Gorriak Aita Agirren duen lokalera eraman behar dira, honako egun eta orduetan:
- Azaroak 22: 18:00-20:00
- Azaroak 23: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00
- Azaroak 24: 11:00-13:00.
- Mugikortasunarekin zerikusia duten gauzak: Bizikletak, trizikloak, kaskoak, patinak, patineteak, puzgailuak.
- Janzteko osagarriak: Gerrikoak, eraztunak, belarritakoak, fularrak, zapiak, poltsak, eskumuturrekoak, lepokoak, bufandak, eskularruak, paparreko orratzak, diru-zorroak.
- Jostailuak: Adin guztietarako egokiak diren ohiko jolasak, puzzleak, xake-jokoak, mahai-jokoak, baloiak, liburuak, e.a.
- Kirol osagarriak: Erraketak, pilotak, egurrezko palak…
- Eskolako materiala: Irakurketa liburuak, karpetak, estutxeak, motxilak, koadernoak, boligrafoak/margoak (multzoka), erregelak, konpasak, grapagailuak, zulagailuak.
- Garbi eta egoera onean ez dauden gauzak.
- Tresna edo aparailu elektrikoak edota elektronikoak.
- Gerra jostailuak eta arropa.