Maitena Monroyk gidatuko dituen saioetan autoestimua eta autodefentsa landuko dira, teknika fisiko eta psikologikoak uztartuz, eta konfiantza eta segurtasuna sustatuko dira. Era berean, indarkeriaren inguruko mitoak eta emakumeen ahuldade fisikoari buruzko estereotipoak desmitifikatuko dituzte.
Arlo praktikoa ere izango du ikastaroak. Egunerokoan gertatzen diren eraso-egoerei aurre egiteko eta erantzuteko mekanismoak landuko dituzte. 18:00etatik 21:00etara izango dira saioak. Arreiturre institutuan. Ikastaroa doan izango da. Interesatuek 943 741 050 telefonoan eman dezakete izena, edo bestela, Herritarren Arreta Bulegoan. Plazak mugatuak direnez, lehenbailehen egitea komeni da.