1981. urteko San Anton egunez zortzi elgoibartarrek elkarri jokatutako apustuan du sorburua, hein batean, Karakateko igoerak. Itxuraz, aurreko urtean, 1980an, Pedro Etxeberria elgoibartarra 38 minutu eta 32 segundoan igo zen Karakatera antxitxika, eta denbora hori ondu bai edo ez zebiltzan eztabaidan koadrilan.
Handik hamahiru urtera, 1994an, Karakateko lehen igoera antolatu zuten Urgazi Triathloi Taldeak eta Morkaiko mendi taldeak. Hamazazpi lagunek hartu zuten parte eta Jose Mari Fernandez “Suso”k irabazi zuen estreinako igoera, 31:34 denbora eginda. Pedro Etxeberria "Mantxilla"k lortutako marka ia zazpi minutuan ondu zuen Susok, urte hartan Karakateko tontorrean batu ziren herritarren harridurarako. Gaur arte jokatu diren Karakateko Igoera guztietan parte hartu du Susok, eta berak dauzka garaipen gehien, zazpi alditan irabazi baitu proba.
Lehen urteetan dozena bat lagunen bueltan ibili zen parte hartzaileen kopurua. Azken urteetan, baina, indar handia hartu du probak eta urtetik urtera gora egin du parte hartzaile kopuruak eta baita tontorrean batzen diren ikusleenak ere. Batere aldatu ez dena Karakateko aldats gogorrak dira. Kalegoen plazatik abiatu eta Karakateo tontorreraino ailegatzeko ibilbidea librea da, ez da markatuta egongo eta korrikalari bakoitzak aukeratu ahalko du egokien datorkion bidea. Horixe da proba honen berezko bereizgarrietako bat. Probako errekorra Oier Ariznabarretak dauka. Durangarrak 28 minutu eta 17 segundoan egin zuen igoera 2011n. Emakumezkoetan Maite Maiora mendaroarrak dauka errekorra, 2010ean egin zuen denbora (35:43) ez baitu inork ondu oraindik.
•Izena emateko
Interesatuek Morkaikok Errosario kalean duen egoitzan eman dezakete izena aurrez, baina egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 10:00etatik aurrera. Antolatzaileek bost sari banatuko dituzte: Txapela eta Mausitxako gazta emango dizkiote irabazleari, gizonezko zein emakumezkoetan. Horrez gain, lehen elgoibartarrari Mausitxako gazta emango diote, gizonezko zein emakumezkoetan, eta aurpegi onenarekin iristen den korrikalariak ere gazta jasoko du. Proba amaitzen denean dutxatzeko aukera izango dute partaideek, eta eguerdian babajana egingo dute.

•Azken urteetako irabazleak:
- 2012an Iñigo Lariz
- 2011n Oier Ariznabarreta
- 2010ean Oier Ariznabarreta
- 2009an Oier Ibarbia
- 2008an Josu Arregi
- 2007an Iñigo Lariz
- 2006an Aritz Kortabarria
∞Lotura duten albisteak:
- Iñigo Larizek irabazi du Karakateko igoera eta errekorretik hiru segundora geratu da (2012-11-17)
- Karakateko Igoera barrutik ezagutu nahi? (2011-11-22)
- 28 minutu eta 17 segundo, Karakateko Igoerako errekor berria ezarri du Oier Ariznabarretak (2011-11-19)
- Karakatera antxintxika eta aurpegi onarekin gainera!
- Jakin nahi duzue Karakateko Igoeraren historia? (2007-11-16 elgoiBARREN.net)
ARGAZKIAK: