Magosto jaia egingo dute Elgoibarren

elgoibarren.net 2013ko aza. 15a, 12:36

 
Udazkenaren etorrera ospatzeko, Magosto jaia ospatuko dute Elgoibarren zapatuan, azaroaren 16an. Galiziako kultur etxeak antolatzen du jai hau, eta urtero legez, gaztainez gain, Galiziako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera izango da. Krisiaren eraginez ekitaldia antolatzeari laga zion Galiza etxeak duela bi urte, baina berriz berreskuratzea erabaki dute aurten.



Gaztaina erreak izango dira protagonista Magosto jaian.

Kalebarren plazan jarriko duten txosnan salduko dituzte gaztainak eta gainerako Galiziako produktuak, 8:30etik 13:00ak bitartean.
Galiza Etxeko bazkideek orain dela hogei urte inguru antolatu zuten estreinakoz Magosto Eguna, eta 2003tik Kalebarren plazan, herritarren aurrean, erretzen dituzte gaztainak. Elkarteak Urazandin duen egoitzan erretzen zituzten lehen. 300 kilotik gora gaztaina ekartzen dituzte Galiziatik.