Agurtzane Sololuzeren ‘Poesiaz’ erakusketa, azaroaren 30era arte ikusgai

elgoibarren.net 2013ko aza. 18a, 15:57

 
Zetazko oihal gainean eginiko eskulanak eta poesia uztartzen ditu Agurtzane Sololuzek Poesiaz izeneko lanean. Elgoibarko Haizea emakume taldeak antolatuta, datorren eguenetik (azaroak 21) azaroaren 30era egongo dira ikusgai Sololuzeren lanak Kultur Etxeko erakusketa gelan.



 “Insomnioak jotako uda gau batean, ideia bat etorri zitzaidan burura: nire eskulanak poesiarekin harremanetan jarri eta haien arteko elkarrizketa sortzea”, azaldu du Solozulek eskulanak eta literatura uztartzeko eduki zuen ideiaren sorburuaz. Ideia gauzatzeko orduan, baina, ezinbestekoa iruditu zitzaion poesia eskuz idatzia izatea. Beraz, aukeratu zituen poesien egileengana jo, eta berak aurrez aukeratutako poemak eskuz idazteko eskatu zien. “Horrela hasi zen margo-poemen dantzaldia. Batzuetan bizkor, bestetan motel, oraindik ibili nabil sormenaren vals-ean”, esan du.

1706637199825 Agurtzane Sololuzeren ‘Poesiaz’ erakusketa, azaroaren 30era arte ikusgai

1706637199889 Agurtzane Sololuzeren ‘Poesiaz’ erakusketa, azaroaren 30era arte ikusgai


 Zetaz margotutako lanak sortu ditu batez ere Bilbon bizi den artista eibartarrat, horietako batzuk pachwork teknika erabiliz. Guztira hamar idazlek parte hartu dute Sololuzeren egitasmo artistikoan, tartean Uxue Alberdi elgoibartarrak. Honako hauek dira idazleak: Harkaitz Cano, Luigi Anselmi, Miren Agur Meabe, Iñaki Irazu, Arantxa Urretabizkaia, Kirmen Uribe, Tere Irastortza, Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Uxue Alberdi.
  •  Eguenean zabalduko dute erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik zapatura egongo da irekita, 18:30etik 20:30era {domekan itxita egongo da}.