Espainiako Giza Eskubideen Saria jaso du Jaime Arresek, Maixabel Lasa eta Txema Urkijorekin batera

elgoibarren.net 2013ko aza. 19a, 13:01

 
Espainiako Giza Eskubideen aldeko elkarteak 2013ko Giza Eskubideen Sari Nazionala eman die Jaime Arrese Araolaza elgoibartarrari, Marixabel Lasari eta Txema Urkijori. Elkarteak ohar batean gogora ekarri duenez, ETAko biktimen senitartekoak dira Maixabel Lasa eta Jaime Arrese eta, Txema Urkijorekin batera, Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoan aritu izan dira lanean, bi legegintzalditan.

 


 ''Biktima diren heinean, goraipagarria da Euskadin bakearen alde egindako lana eta konpromisoa, giza indar handiko ekimenak bultzatuz eta biktimen eta ETAko kide ohien arteko topaketak sustatuz'', nabarmendu du Espainiako Giza Eskubideen aldeko elkarteak bere webgunean argitaratu duen oharrean (PDF). Arrese eta Lasa Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoan aritu izan dira lanean, bi legegintzalditan. Urkijo, berriz, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusian aholkularia da.
 Giza eskubideen defentsan eta sustapenean aritzen den Gobernuz Kanpoko Erakundea da APDHE, eta 1976an sortu zuten. (iturria: eitb.com)