Jokin Urain euskal presoa aske uzteko eskatu du Fiskaltzak

elgoibarren.net 2013ko aza. 19a, 14:10

 
Bederatzi euskal preso aske lagatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, tartean Jokin Urain preso mendaroarra. Parot Doktrinaren eraginez 2009tik zigorra luzatuta zeukan Urainek. Hurrengo orduetan aske lagako duten itxaropenarekin Ciudad Realen daude Urainen senideak, Herrera De La Manchako espetxe atarian zain.

 
 

 Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko bederatzi preso eta GRAPOko beste lau aske uzteko eskatu zien atzo Zigor Aretoko hiru atal ezberdinei. ETAko bederatzi preso horien artean Jokin Urain mendaroarra dago.

 Parot doktrina aplikatuta preso dauzkatenei buruzko erabakia printzipioz Auzitegi Nazionaleko hamazazpi epaileen osoko bilkurak ez hartzea erabaki zuten joan den astean Zigor Salako epaileek. Fiskala presoak aske uztearen alde agertzen denetan, presoari zigorra eman zion salak emango du agindua, kasu hauetan bezala. Fiskala ezezkoan dagoen kasuetan, berriz, osoko bilera egingo du Zigor Salak.

  Bederatzi presoak kaleratzeko erabakia hartuz gero, 33 izango dira 'Parot doktrina' eraisteagatik kaleratutako euskal presoak, Estrasburgoko Auzitegiak bere epaia iragarri zuenetik. 86 presori eragiten die Parot doktrinaren indargabetzeak, tartean ETAko 56 {eta Langraiz bidea hartu duten beste zazpi}, GRAPOko zazpi eta GALeko bat.
 

1706637189222 Jokin Urain euskal presoa aske uzteko eskatu du Fiskaltzak

1986an atxilotu zuten Jokin Urain (Mendaro, 1959) ETAko kide izatea leporatuta. 27 urtean Espainiako kartzela ezberdinak ezagutu ditu, eta gaur egun, Herreran (Madril) dute preso. 2009ko irailaren 7an, 23 urteko espetxe zigorra bete ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/06 doktrina ezarri eta kartzelaldia 2016 urtera arte luzatu zion. Irakurri Jokin Urainek Dueñaseko espetxean zegoela joan den ekainean eskaini zion elkarrizketa (BARREN 869. zenbakia 2013-06-14 - PDF)
 
∞Informazio osoagoa: