‘Euskaraz bizi nahi dut’ materiala Elgoibarko AEKn salgai

elgoibarren.net 2013ko aza. 20a, 16:04

 
Abenduaren 3an ospatuko dugun Euskararen Nazioarteko egunaren harira, Kontseiluaren materiala izango du salgai Elgoibarko AEK euskaltegiak Aita Agirre plazan duen egoitzan. Barixakura arte izango da kamisetak, pinak eta ikur edo banderolak erosteko aukera.

 
 

 “Euskaraz bizi nahi dut” logoa duten kamisetak 10 euroan salduko dituzte, euro batean pinak eta hiru euroan ikurrak.
 Materialok probatu eta eskaera egiteko epea datorren barixakuan, azaroaren 22an, amaituko da. Euskaltegiko arduradunek jakinarazitakoaren arabera, materiala jasotzera azaroaren 22tik 29ra bitartean pasa beharko da AEKren bulegotik. Hiru modu daude Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren materiala eskatzeko: Plaza Txikiko hirugarren zenbakian duten egoitzara joanda, 607 601 423 telefono zenbakira hots eginez, edo honako e-posta helbidera idatziz: elgoibar@aek.org