Orain dela hiru aste ultra-trail korrikalari onenen zerrenda kaleratu zuen Nazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF International Skyrunning Federation); orain, berriz, maratoiak eta maratoi erdiak kontuan hartuta osatutako sailkapena kaleratu berri du.
2013an bost kontinenteetan jokatu diren 21 lasterketetako emaitzak hartu dituzte kontutan {Zegama-Aizkorri, Elbrus Skymarathon, Mont-Blanc Marathon, Dolomites Skyrace, Pikes Pike Marathon, e.a.}, eta 29 herrialdetako 216 antxitxikariren emaitzak neurtu dituzte. Guztira 100 gizonezko eta 50 emakumezko jasotzen ditu zerrendak. Guztien buru Kilian Jornet katalana eta Emelie Forsberg suediarra ageri dira, beste behin ere.
Aipaturiko Emilie Forsberg suediarra, Stevie Kremer estatubatuarra eta Nuria Picas katalana daude, hurrenez hurren, emakumeen lehen hiru postuetan.
*Iturria: Ibilkari, Berriaren mendiaren inguruko kanala.
*Argazkiak: Carlos Diaz Recio eta Jordi Saragossa.