Komunikabideek eguazten goizean zabaldu zuten Auzitegi Nazionalak Jokin Urain libre lagatzeko erabakia hartu zuela. Senitartekoek jakinarazi dutenez, baina, martitzenean aurreratu zien abokatuak eurei erabaki horren berri, baina artean kartzelara iritsi gabe zegoen agindua, eta burokrazia kontuengatik, gaur arratsaldera arte preso jarraitzen zuen. Kanpoan senideak zituen zain: semea, emaztea (goiko argazkian) eta anai arrebak.
Jokin Urain 1986an atxilotu zuten ETAko kide izatea leporatuta. 27 urtean Espainiako kartzela ezberdinak ezagutu ditu, eta gaur egun, Herreran (Gaztela Mantxa) zuten preso. 2009ko irailaren 7an, 23 urteko kartzela zigorra bete ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/06 doktrina ezarri eta kartzelaldia 2016 urtera luzatu zion.