Interesa azaltzen duten enpresen proiektuak ikusgai jarriko dituzte Elgoibarko Kultur Etxean urtarrilaren 22tik otsailaren 5era, eta herritarrek gustukoena duten proiektua bozkatzeko aukera izango dute.
Enpresa irabazleak egingo du obra, bigarrenak 3.000 euro irabaziko ditu, eta hirugarren sailkatuak 2.000 euro. Elgoibarren erroldatutakoek edo Elgoibarren lan egiten duten enpresek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Proiektua aukeratu bezain laster hasiko dira obrak, eta 2014an gauzatuko dute proiektua. Udalak 200.000 euro inguru aurreikusi ditu lan horretarako.
Elgoibarko udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira proiektuak. Lan bakoitzean kartazal bat aurkeztu beharko da. Bertan, "Maalako kioskoa eta bere ingurua berraktibatzeko ideia onenaren Saria" idatzita. Informazio osoagoa Elgoibarko Udalean (943 741 050).