Deba ibaiak gainezka egin du bide gorrian

elgoibarren.net 2013ko aza. 21a, 16:57

 
Beste behin ere Deba ibaiari begirik kendu gabe jarraitu beharko dugu. Euri denboralearen eraginez hazita datoz Deba ibaiko urak eta Andikano eta Maltzaga arteko bidegorrira ere ailegatu dira ibaiko urak, ondoko argazkian ikus daitekeen moduan. Hala ere, atzo iragarritakoa baino gutxiago botako duela jakinarazi du Euskalmetek. Hala, ibaien egoera bere onera etortzeko astia izango da.



  Azken aldian behin baino gehiagotan tokatu zaigu Deba ibaiko urak gainezka ikustea Elgoibar eta Mendaro parean; joan den urtarrilean edo 2011ko azaroan gertatu zen moduan, adibidez. Oraingoan ere hazita datoz Deba ibaiko urak, mardul egin baitu euria azken bi asteetan, ia atsedenik gabe.
 Bizkaia eta Gipuzkoa alerta laranjan sartu dira goizaldean, 06:00etan, eurite handiengatik, eta Eusko Jaurlaritzak Larrialdi Plana abiatu du, aurrelarrialdi fasean. Gaurko eguna, urteko euritsuenetakoa izan litekeela ohartarazi dute. Euskalmeten arabera, 60 litro pilatuko dira gaur, eta beste horrenbeste bihar. Hala, alerta laranja ezarri dute ostiralera arte.
  • Ibaien emariari eta uraren kalitateari buruzko datuak jasotzen dituen Altzolako ur neurgailuak 21 litro ur zenbatu ditu oraingoz {15:30ak arteko datuak dira}. Joan den martitzenean 31,5 litro ur neurtu zituen eta 43,5 litro ur astelehenean.
  Dena dela, espero baino euri gutxiago egin du gaur eta ibaiek beren egoerara etortzeko astia izan dute. Alabaina, iluntzerako fronte berri bat espero dela aurreratu du Euskalmetek. Euri-jasak ekarriko ditu fronte horrek, baita txingor zaparradak ere. Elur-maila 700-800 metrora jaitsiko da.

1706637185313 Deba ibaiak gainezka egin du bide gorrian

1706637185450 Deba ibaiak gainezka egin du bide gorrian

1706637185578 Deba ibaiak gainezka egin du bide gorrian

1706637185736 Deba ibaiak gainezka egin du bide gorrian