Amiantoa eta antzerako material toxikoekin lan egiteko baimen bereziak behar direla-eta, espezializatutako enpresa bat ari da Pilar ikastetxea izan zeneko uralitazko teilatua kentzen. Era berean, eraikinaren gainerako zatiak eraisteko lanean dihardute Murgil enpresako beharginek. Elgoibarko Udaleko Hirigintza zinegotzi Rikardo Garatek jakinarazi duenez, martxa onean doaz lanak, "aurreikusitako bidetik". Hala, abenduan amaituko dituztela eraiste lanak aurreratu du. Urtea amaitzerako ez da ikastetxearen arrastorik geratuko. Era berean, urtea hastearekin bat bertan egokituko duten aparkaleku gunea erabiltzeko prest egongo dela gaineratu du.
Pilar ikastetxeko guraso taldeak Elgoibarko Udalari eman zion ikastetxea dagoen lursaila, adinekoentzako zentro bat egiteko. Foru Aldundiak begi onez ikusi zuen proiektua baina krisiaren eraginez, adinekoen zentroa egiteko proiektua atzeratu egin da. Halaxe berretsi zuen Martin Garitano ahaldun nagusiak duela egun batzuk Elgoibarrera egin zuen bisitan. "Momentuz aparkatuta" dagoen gaia dela adierazi zuen. "Lurralde osoaren ikuspegia osatzen dihardugu eta jasotako informazio guztiarekin ikusi dugu Debabarrenea ez dela larrien dagoen eskualdea. Une zailak dira, eta lehentasunak markatu behar dira, eta iruditzen zaigu inguruan badirela zahar etxe gehiago eta ezin dela orain momentuan hori izan gure lehentasuna". Bien bitartean, beraz, aparkalekuak egiteko erabiliko dute gune hori.
•ARGAZKIAK:
{mosimage} |
∞Lotura duten albisteak:
- Irailean hasiko dira Pilar ikastetxea egon zen eraikina eraisteko lanak (2013-07-10)
- Elgoibarko udalak 12.553.991 euroko aurrekontua onartu du 2013rako (2013-01-25)
- Pilarreko egoitzaren proiektua geldi egotearen errua Diputazioari egotzi diote PPk eta PSE-EEk (2012-11-28)
- Pilarreko zahar etxea eztabaidagai Batzar Nagusietan (2012-10-30)
- 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak, aurrekoa baino %5 txikiagoa (2012-01-27)
- Diputazioak ez du Pilarreko zahar etxea 2012rako aurrekontu proiektuan sartu (2011-11-16)
- 2012ko udan hasiko dira Pilarreko zahar etxea eraikitzeko lanak (2011-04-26)
- Pilarreko zahar etxearen proiektua geldiarazteko eskatu du ezker abertzaleak (2011-02-02)
- Pilarreko zahar etxeak aurreikusitakoa baino altuera txikiagoa edukiko du (2011-01-03)
- Pilarko zaharren etxea izango denaren irudia aurkeztu du Udalak (2010-03-05)
- Pilar Ikastetxeko proiektua Urasandi Berri gunera eramateko proposatu du ezker abertzaleak (2009-11-18)
- 2011n hasiko dira Pilarko zaharrentzako etxea eraikitzen (2009-10-01)
- Pilar Ikastetxea adinekoentzako egoitza bihurtzeko aurrerapausoa (2009-02-12)
- Pilar Ikastetxea dagoen eraikina Udalaren eskuetara pasako da 2010ean
- Pilar ikastetxearen 84 urteko ibilbidea orain Interneten (2010-05-05)