Lou Topet talde zarauztarrak kontzertua emango du kultur Etxeko sotoan

elgoibarren.net 2013ko aza. 22a, 11:59

 
Sinuosek antolatuta, Lou Topet talde zarauztarrak kontzertua eskainiko du gaur (azaroak 22), Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan (23:00). Sarrerak hiru euroan jarriko dituzte salgai. (bideoa dauka)



 Lau lagunek osatzen dute Lou Topet taldea: Oier Arantzanbalek (ahotsa eta gitarra akustikoa), Oihan LarraÒagak (baxua), Unai Martinezek (gitarra elektrikoa) eta Ander Zulaikak (bateria) eta folk doinuak sortzen dituzte.
 Hasier Etxeberria idazle elgoibartarrari zor diote izena. Pierre Topet Etxahun, XIX.mendeko bertsolari zuberoarrari egiten dio erreferentzia Topet horrek (Barkoxe, Zuberoa, 1786-1862), eta Oier Arantzabal taldeko ahotsak esana duenez, ikutu anglosaxoia emateko gehitu zioten gero lou hitza. Oier Arantzabal bera da taldea ezagutaraztera eman duten kantu gehienen egilea, baina Esnatu dira diskoan, bakarra da berea: Irauli II. Amaia Iturriotz bertsolari zumaiarrak egin die Hautsiak eta Jon Benito idazle zarauztarrarenak dira Jakin nahi nuke eta diskoan jaso ez zituzten beste bi: Esan ez etortzeko eta Nire katea.

Esnatu dira abestiaren bideoa: