Herritarren atxikimendua eta konpromisoa lortu nahi ditu Euskarak 365 egun izeneko kanpainak. Era berean, abenduaren 3an bertan Kalegoen plazan egingo duten ekimenarekin batera, manifestu bat ere prestatu dute, eta atxikimenduak batuko dituzte datozen bi asteetan. Internetez eman dakioke atxikimendua manifestuari (www.elgoibarkoizarra.com) edo abenduaren 30ean kalean jarriko duten postura gerturatuta bestela. Horrez gain, herriko hainbat puntutan (liburutegian, jubilatuen etxean, tabernetan, eskoletako harreretan, eta Pitxintxun) ere jarriko dituzte atxikimendua idatziz jasotzeko paperak.
Euskararen alde, hizkuntza guztien alde idatzi duten manifestuan esaten duten moduan, euskararen alde egitea munduko hizkuntza guztien alde egitea da. Munduko hizkuntza-aniztasunaren alde egitea, hain zuzen ere. Eta hori jakinda, eta kontuan izanda Elgoibarren beste makina bat hizkuntza ere bizi direla, horiek hitz egiten dituztenengan pentsatuta manifestua hizkuntza ugaritara itzuli dute. Horretarako, herrian bizi diren etorkinen laguntza izan dute, eta asanbladak eskerrak eman dizkie itzulpenetan parte hartu dutenei.
- Hona hemen atxikimendua euskaraz: KLIK
•Manifestua gainerako hizkuntzetan:
Castellano - Galego - Català - Italiano - Amazighia - Român - عربي
Castellano - Galego - Català - Italiano - Amazighia - Român - عربي
*Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.com