Udazken koloreak Elgoibarren, Vicente Guinearen kameraren objektibotik ikusita

elgoibarren.net 2013ko aza. 22a, 16:27

Udazkenean bete betean sartuta gaudela ezin da ukatu. Naturak erakusten dituen kolore nahasketak ikustea baino ez dago: udazkeneko marroi, gorri eta berde ilunak, alegia. Argazkilarien begi zorrotzak ere tentatzen dituzte kolore nahasketok. Horietako bat da Vicente Guinea. Naturarekin zerikusia duten argazkiak atera zalea da {aurrez animalien forma bitxiak bilatu zituen ‘Animarbolak’ argazki bilduman}; eta, orain, Deba ibaira begira jarri du bere kameraren objektiboa. Iazko udazkenean Andikano eta Maltzaga artean atera zituen argazkiekin osatu du goian ikus dezakezuen bideoa.

 
  Irakurri Vicente Guineak BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa: BARREN astekaria, 808 zenbakia (2012-01-13) PDF
 
∞Lotura duten albisteak: