Elgoibartar bat desagertuta dago azaroaren 19tik

elgoibarren.net 2013ko aza. 22a, 22:16

Azaroaren 19tik desagertuta dago Asier Makazaga. Udaltzaingotik konfirmatu dutenez, senideek salaketa jarri dute Ertzaintzan, eta dagoeneko hasi dira kasua ikertzen. Makazaga Amorebietakoa da, baina Elgoibarren bizi da. 49 urte ditu, 1,80 neurtzen du eta argala da. Familiakoak eta lagunak bihar goizeko 8:30ean batuko dira gizonezkoa bilatzeko. Norbaitek informaziorik balu, Udaltzaingora deitu dezake: 943 741 394.