Pertsona baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Rodisa inguruan. Suhiltzaileak eta ertzainak Rodisa enpresako aparkalekuan daude une honetan. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, forentsea iritsi zain daude, gorpua jasotzeko. Iturri ofizialek ez dute konfirmatu, hala ere, gorpua martitzenaz geroztik desagertuta dagoen Asier Makazagaren hilotza den. Gaur goiz osoan haren bila jardun dute Elgoibar eta inguruetan.