Hilda topatu dute martitzenetik desagertuta zegoen Asier Makazaga

elgoibarren.net 2013ko aza. 23a, 18:56

 
Asier Makazagarena zen gaur arratsaldean Deba ibaian topatu duten hilotza. Hala dela baieztatu du Herrizaingo Sailak. Martitzenetik desagertuta zegoen 49 urteko elgoibartarra.

 Arratsaldeko 16:30ak inguruan topatu dute Asier Makazagaren gorpua Deba Ibaian, Arriaga auzoan dagoen Rodisa enpresatik gertu. Herrizaingo Sailak baieztatu du aurkitu duten gorpua Makazagarena dela.
 Joan den Azaroaren 19tik, martitzenetik, desagertuta zegoen Asier Makazaga. Gaur goiz osoan haren bila jardun dute Elgoibar eta inguruetan. Jaurlaritzaren larrialdietarako zerbitzuek mendiko erreskate talde bat eta Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dituzte, eta Gurutze Gorriko eta DYAko kideek ere parte hartu dute bilaketa lanetan, beste hainbat herritarrekin elkarlanean.