Elgoibarko Haritz dantza taldearen 40 urteko ibilbidean, taldearekin harreman gehien izan duten dantza taldeak gonbidatu zituen Haritzek, ‘Haritz 40 urte dantzan’ jaialdira. Bailarako Kezka eta Gure-Kai taldeekin batera, Donostiako, Iruñeko, Galdakaoko eta Portugaleteko lau talde, Argia, Duguna, Andra Mari eta Elai Alai izan dira Haritzen ibilbidean lagun izan diren talde nagusiak, eta horiekin ospatu zuten, joan den zapatuan (azaroak 23), lau hamarkadako ibilbidea.
{mosimage}Kalegoen plazan egin behar zuten jaialdia, baina eguraldiak ez zuenez horretarako aukerarik eman, sei taldeek Herriko Antzokian eskaini zuten euskal folklore erakustaldia. Herriko Antzokiko jaialdiaren ostean, Ikastolako frontoian izan zuen jarraipena Haritzekoek lagunekin batera ospatu zuten urteurren jaiak, eta hor ere ez ziren dantzan egin gabe geratu, horrexek batzen baititu guztiak, euskal dantzekiko griñak.
- ARGAZKIAK: Haritz Arrietak eta Iñaki Zugastik ateratako argazki-bilduma eta Iñaki San Martin Soarterena
- Informazio osoagoa: Haritz dantza taldea, 40 urte dantzan (BARREN aldizkaria, 887. zenbakia, 2013-11-22 - PDF)