Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egin zuten Kalegoen plazan

elgoibarren.net 2013ko aza. 26a, 11:08

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna izan zen atzo ere, azaroak 25, eta hainbat herritar elkartu ziren Kalegoen plazan. Bi pankartaren atzean bildu ziren. “Emakumeenganako indarkeriarik ez!” irakur zitekeen batean eta, “Parekidetasunaren alde eta indarkeriaren aurkako kultura landu” leloa zeraman besteak. Elkarretaratze isilaren amaieran, Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak azaroaren 25a dela-eta kaleratu duen adierazpena irakurri zuen jendaurrean Izaskun Arozenak. (bideoa dauka)


Elgoibarren moduan, Mendaron ere egin zituzten emakumeen kontrako indarkeria salatzeko ekintzak. Ludotekako hezitzaileen laguntzarekin txapa tailerra antolatu zuen Mendaroko Udalak umeentzat. Helduek, berriz, Beldur Barik leloa zeraman pankarta erraldoi bat egin behar zuten eta baita puntu liladun eskumuturrekoak ere.

1706637180112 Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egin zuten Kalegoen plazan

1706637180220 Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egin zuten Kalegoen plazan


Lotura duten albisteak: