TOKIKOM elkarteak abiarazi duen gogoeta aurkeztu zuten atzo (azaroak 26) kide, aditu eta agintarien aurrean, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Campusean egin zuten jardunaldian. 2012an abian jarritako prozesuan jasotako datuak, hausnarketak, emaitzak eta ondorioak sarean ere jarri dira. "Lankidetzarako tresna gisa eskaintzen diegu gure lana euskal hedabideei eta erakunde publikoei", dio euskal komunikabideen bateraguneak.
•BIDEOA: (goiena.net)
Txostena osatzeko, Tokikomek bidelagun izan ditu Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean Ikus-Entzunezko Komunikazio Saila eta Haritz Solupe teknikaria. Halaber, gogoetaren dokumentuan txertatu du Hekimen elkartearen ekarpen bat Euskal Hedabideen Behatokiaz. Erakundeen laguntza eta babesa ere izan dute lan horretarako, Eusko Jaurlaritzarena, Bizkaiko Foru Aldundiarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena.
Aurkezpen ekitaldiaren gaineko informazioa, Berria.info-n eta goiena.net-en. Aurkezpeneko argazki bilduma.