Kutxaren Gizarte Ekintzak, goi-mailako ikasketak egiten ari diren gipuzkoar gazteak "akuilatu" nahirik, Ikasketa Amaierako XXXVII. Sariak antolatu ditu. Sari horietan, 2012-2013 ikasturtean unibertsitate-ikasketak bukatzean, karrerako espediente akademikorik onenak lortu dituzten ikasleak saritzen dituzte, 59 ikasle aurten. Joan den azaroaren 18an egin zuten aurtengo sari banaketa ekitaldia Donostiako Kutxa Andia Aretoan. Han izan ziren, sarituen artean, Garazi Konde eta Eneko Etxaniz elgoibartarrak eta Mirari Egaña mendaroarra.
•Eneko Etxaniz
"Oro har, gustatu zaizkit ikasketak, eta hori ezinbestekoa da nota onak ateratzeko". Lan munduaz galdetuta, "nahiko beltz" ikusten du egoera, bai orokorrean eta bai bere kasu partikularrean. "Izan ere, eraikuntza publikoan dago ingeniari zibilon lan merkatu nagusia, eta, gauzak dauden moduan egonda, lan gutxi dago une honetan", azaldu du. Ondorioz, ikasten jarraitzea erabaki du eta Errepideen, Portuen eta Kanalen ingeniaritzan Master bat ikastera joana da Santanderrera.
•Mirari Egaña
•Mirari Egaña
Sariaren berri izan zuenean lau urtean eginiko ahaleginek “merezi izan dutela” sentitu zuen. Une onak eta txarrak tartekatu dituen arren, gustura aritu da ikasten, bai Arrasaten eta baita atzerrian egon zenean ere. Industria Diseinuko Ingeniaritza ikasketak amaitu ostean, lana topatzeko dauden zailtasunak ikusita, ikasten jarraitzea erabaki zuen, “dena beharko delako gaur egun gustuko zerbaiten lana aurkitzeko”. Aurrez eginiko ikasketak osatzeko antolakuntzarekin zerikusia duten ikasketak aukeratu zituen. Une honetan master bat ikasten ari da, Unibertsitate Masterra Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzan, Arrasaten bertan.
•Garazi Konde
Gaur egun, amaitu berri duen Mondragon Unibertsitateko LEINN graduan "team-coach" edo "talde entrenatzaile" lanetan dihardu. Horrez gain, “eskola libre eta alternatibo bat” sortzeko proiektuan buru belarri sartuta dabil, “Mara-Mara Familia Eskola” izeneko egitasmoaren barruan, hain justu ere. Uribe-Kostako zenbait familiarekin elkarlanean dihardute. Izan ere, hezkuntza alternatiboan ikusten du bere burua Kondek momentuz, eta etorkizunean "batek daki”.