Elgoibarko eta Mendaroko 14 lagunek amaitu zuten Donostiako Maratoia

elgoibarren.net 2013ko aza. 27a, 14:54

 
Elgoibartik eta Mendarotik 21 lagunek parte hartu zuten guztira joan den domekan jokatu zen Donostiako maratoian. Horietatik hamazazpik bukatu zuten maratoia. Gure ordezkarien artean Xabier Bergaretxe elgoibartarra izan zen azkarrena: 2:37:26. (sailkapenak eta argazkiak dauzka)


 Joan zen domekan, azaroaren 24an, jokatu zen Donostiako Maratoiaren 36. ekitaldia. Guztira 2.863 antxitxikarik amaitu zuten 42 kilometro eta 510 metroko ibilbidea. Carles Castillejo kataluniarra (2:12:43) eta Estela Navascues nafarra (2:32:38) izan ziren irabazleak; eta, ondorioz, baita Espainiako txapelketako irabazleak ere.

 Asier Cuevas eibartarra izan zen helmuga gurutzatu duen lehen euskal atleta eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan sailkatu zen, 2:22:19ko denborarekin. Gure lehen ordezkariak, Xabier Bergaretxek, 2 ordu 36 minutu eta 26 segundoan egin zuen maratoia (iaz baino ia zazpi minutu gutxiago behar izan zituen Bergaretxek eta 2010ean eginiko denbora ere ondu zuen).

 Elgoibartarraren atzetik bi mendaroar sailkatu ziren, Aritz Ruiz de la Torre (2:40:23) eta Alfonso Gomez Viña (2:40:25). Elgoibartik eta Mendarotik 21 lagunek parte hartu zuten guztira, baina horietako lauk {iker Maiora, Gotzon Zulaika, Elias Fernandez eta Gorka de la Horra} proba laga behar izan zuten arrazoi ezberdinak tarteko. Lasterketa laga behar izan zutenen artean, Iker Maiora mendaroarra nabarmendu behar da, azken urteetan emaitza bikainak lortu baititu Donostiako maratoian: lehen gipuzkoarra izan zen 2009an, Gipuzkoako txapeldunordea izan zen 2010ean eta 2012an 13. postuan sailkatzea lortu zuen.

Aritz Ruiz de la Torre eta Alonso Gomez mendaroarrak.

Jon Larrañaga Anoetako estadioan, azken ahaleginean.

1706637172297 Elgoibarko eta Mendaroko 14 lagunek amaitu zuten Donostiako Maratoia

1706637172431 Elgoibarko eta Mendaroko 14 lagunek amaitu zuten Donostiako Maratoia

 
•Elgoibartarren eta mendaroarren sailkapenak (sailkapen osoa kirolprobak.com)
  • XABIER BERGARETXE  2:37:26
  • MIGUEL ANGEL MONTES CRESPO  3:12:03
  • IÑIGO ITURBE ORTIZ DE ZARATE  3:12:08
  • iBON SERRANO LASA  3:14:40
  • FERNANDO CALVO MINCHINELA  3:15:32
  • IKER AMUTXASTEGI FERNANDEZ  3:16:27
  • JULEN AZPIAZU GARAI  3:21:40
  • ARITZ OLASO GARITANO 3:25:21
  • PEDRO IPARRAGIRRE SOPELANA  3:33:32
  • ASIER ARRIETA VALLEJO 3:54:09
  • JAVIER HERNANDO ALBERT 3:54:31
  • ITZIAR GURRUTXAGA GURRUTXAGA 4:00:17
  • MIGUEL CASTRO GARRUES 4:07:15
  • ARITZ RUIZ DE LA TORRE  2:40:23
  • ALONSO GOMEZ VIÑA  2:40.25
  • JON LARRAÑAGA GORROTXATEGI 2:52:51
  • IMANOL ESNAOLA ALBA  3:57:50

Bideoa: (eitb.com)