Haur eta nerabeen jostailuak aukeratzerakoan zer hartu kontuan, zeri erreparatu? Besteak beste galdera horri erantzungo dio Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatutako erakusketak. Haur eta nerabeen jolasteko beharra, jolasaren funtzioak eta horretarako jostailuen erabilerari buruzko erakusketa antolatu baitute azaroaren 28 eta 29rako. Kultur Etxeko Sotoan izango da ikusgai, 16:30etik 19:30era.
•Jostailuak sortzeko tailerra