Iban Urizarrek beste hainbat musikarirekin ere kolaboratu izan du aurrez, baina Membrillerarentzat lehenengo esperientzia da honakoa. Gabrielen Lekua sentikarian Arestiren poemei musika jartzen diote batak zein besteak. Musikenen Goi Mailako Musika ikasketak egiten dihardu Membrillerak. BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketan adierazi duenez, "sekulako" aukera izaten ari da hau. "Kulturgintzako jende ezagun asko ari da parte hartzen ikuskizunean, eta bakoitza bere alorrean oso jakituna da. Horiek esaten duten guztia atentzio handiz entzuten dut, eta entzutearekin bakarrik, pila bat ikasten dut", dio. (elkarrizketa osoa BARREN 888. zenbakia - PDF)
•Arestiren figuraren aldarrikapena
•Estreinaldia Arriagan
Hilabeteak lanean eman ostean, joan den urriaren 29an estreinatu zuten Gabrielen Lekua ikuskizuna Bilboko Arriaga Antzokian. Etenaldi txiki baten ostean, aste honetan bertan hasiko dira berriz emanaldiekin eta uztailera arte jarraitzeko asmoa daukate.
•Disko-liburua
Ikuskizunaren izen bereko disko-liburua ere sortu dute. Puntu beretik abiatzen da, baina eduki eta ikuskizunaren trataera berezia du, Paddy Rekalde, Luigi Anselmi, Hedoi Etxart, Amaia Lasa, Oier Guillan eta Andoni Egaña kolaboratzaileen testuen bidez. Diskoari dagokionez, Rafa Ruedak musikatu ditu Arestiren testuak eta Iban Urizar eta Naia Membrillerak musikatu dituzte. Dagoeneko eskuragarri dago disko-liburua.