1984tik hona jokatzen da Euskadiko Maila Nagusiko Aizkora Txapelketa, eta gaurdaino ez da kanporaketarik edo finalik jokatu Elgoibarren. Aurten jokatu duten 29. ekitaldiko finala, baina, Elgoibarrek hartuko du.
Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatu du txapelketa eta azken saioa antolatzeko Elgoibarko Udalaren eta Kalamua elkartearen laguntza izan dute. Makina Erremintaren museoa ezagutzera emateko asmoz, bertan egin dute abenduaren 8an jokatuko den finalaren aurkezpena. Antolatzaile eta agintariez gainera, finalean lehiatuko diren hiru finalista ere aurkezpenean izan dira.
•Elgoibarren jokatzeko bi arrazoi
Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak bi arrazoi eman ditu txapelketa honen finala Elgoibarrera ekartzeko. “Batetik, 2014an makina erremintaren mendeurrena izango delako. Hau da, ehun urte beteko dira gure aurrekoak makina erremintekin lanean hasi zirenetik, gaur egun dugun industriaren zutabeak jarriz; eta, bestetik, landa inguruarekin zerikusia duen oro ahal den ondoen zaintzen saiatu da beti udal hau. Bi arrazoi horiek kontutan izanik, aizkolari txapelketaren finala Elgoibarren egiteko proposamenari baietza ematea erabaki genuen”. Abenduaren 8an, domeka, izango da finala, Olaizaga kiroldegian, 12:00etan hasita.
•Estutasun ekonomikoak
Aurkezpenean parte hartu duten Euskadiko eta Gipuzkoako herri kirol federakuntzetako ordezkariek eskerrak eman dizkiote Elgoibarko Udalari herri kirola bultzada bat emateko prest azaldu izanagatik. Are gehiago, aurrekontu falta dela-eta beldur ziren aurten ez ote zen txapelketarik antolatuko. “Horregatik, eskertzekoa da Elgoibarko Udalaren laguntza”, azaldu du Gipuzkoako Federazioko presidenteak. “Askok sinetsiko ez duten arren, herri kirolean oso diru gutxirekin lan egin izan dugu beti. Ziur naiz finala jokatzera Elgoibarrera etorriko diren sei aizkolariak ere ez datozela diruagatik, besteak beste, entrenamenduetan irabazi dezaketena baino diru gehiago gastatuko zutelako honezkero. Aitzitik, ohoreagatik datoz horiek elkarren aurka lehiatzera”. Ohorea eta zerbait gehiago jokoan izango dutenetariko bi azken urteotako bi aizkolari onenetarikoak dira: Floren Nazabal etxarriaranaztarra eta Joxe Mari Oruesagasti igeldoarra. Izan ere, seina txapel irabaziak dituzte batak zein besteak, eta berdinketa hausteko aukera izango dute.

Nazabal da, hain justu ere, egungo txapelduna. Palmaresean bada, baina, aizkolari bat bi horien gainetik, Miel Mindegia (Ezkurra, Nafarroa) mitikoa. Hamar txapel irabazita ditu Mindegiak. Dena dela, ezin da ahaztu Nazabal eta Olasagasti direla finalera ailegatu diren aizkolari beteranoenak, 44 eta 54 urte dituzte-eta, hurrenez hurren. Aitzol Atutxa bizkaitarrak 25 urte ditu, 31 urte Jon Irazuk, Unai Otañok 36 eta Iñaki Azurmendik 41 uete. Jon Rekondo aizkolaria finalerako sailkatua zegoen arren, istripu bat tarteko ezin izango du azken saioan parte hartu. Gertatu zaionaren berri ematen izan da gaur Elgoibarren egin duten aurkezpenean.
•29 urtetako datuak eta markak
Arestian aipatu moduan, Euskadiko txapelketak 29. urtea betetzen du aurten, era egituratuan jokatzen hasi zenetik, alegia. Aurrez ere jokatzen ziren aizkora txapelketak. 1965. urtean, esate baterako, Donostiako zezen plazan bost aizkolarik neurtu zituzten indarrak, eta 10.000 ikusle inguru bildu ziren. Azken 29 urteotan lan berdinari aurre egin behar izan diote txapelketan aritu diren aizkolariek: 12 pago-enbor ebaki beharko dituzte; lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko. Lan horretan Angel Arrospidek dauka markarik onena, 1993ko finalean 29 minutu eta 57 segundoan amaitu zituen-eta lanak. Urte hartan Joxe Mari Olasagastik egin zuen bigarren 31:37 denborarekin, historiako bigarren markarik onena, alegia.