Haurrentzako ikuskizun eszenikoetan, umeei laguntzen dieten helduen sarrerek 5 euroko kostua dute, eta bonuak haurrentzako lau ikuskizun eszenikotara joateko sarrerak eskaintzen ditu, eta bosgarren saioa dohainik da. Horretarako, titularrak bonuarekin joan behar du leihatilara eta interesatzen zaion ikuskizun eszenikorako sarrera erosi behar du. Txartel-saltzaileak bonuan ageri diren lau laukitxoetako bat zigilatuko dio, Kultura Sailetik eman dituzten azalpenen arabera.
Aldiz, sarrera Internet bidez erositako baldin bada, erositako sarrera eta bonua eraman behar dira zigilua jartzeko. Erabiltzailearen bonuan ageri diren lau laukitxoak zigilatuta daudenean, joaten den hurrengo ikuskizun eszenikoan, bonua utziko du leihatilan, eta txartel-saltzaileak sarrera bat oparituko dio.
•Filmak jatorrizko bertsioan
Beste alde batetik, Kultura Sailak aditzera ematen du, aurrerantzean zapatuetako 19:00etako zine-saioa jatorrizko bertsioan eskainiko dela, "baldin eta filma formatu digitalean badago".Hala, abenduaren 7an, zapatuan, eskainiko duten Prisoners filma jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izango dute zinezaleek, 19:00etako emanaldian. Abenduaren 14an, berriz, Captain Phillips eskainiko dute jatorrizko bertsioan.

∞Lotura duten albisteak: