Antonio Ansola Realeko jokalari ohia hil da

elgoibarren.net 2013ko abe. 4a, 12:57

 
Joan den astelehenean hil zen Antonio Ansola Arrieta (Elgoibar, 1931), 82 urte zituela. 50. hamarkadan Realeko jokalaria izan zen Ansola. Talde txuri urdineko arduradunek “doluminik bizienak” eman dizkiote elgoibartarraren familiari eta lagunei.

 
 
Antonio Ansolak 1954ko martxoaren 21ean egin zuen debuta lehen taldearekin, Iruñean jokatu zuten Osasunaren aurkako partidan. Donostiarrek 2-1 galdu zuten nafarren aurkako partida. Ansolak 1960-1961 denboraldira arte jarraitu zuen Realean. Guztira 141 partida jokatu zituen.
Realak, bere webgunean jarri duen oharraren bitartez, doluminak eman dizkio jokalari ohiaren familiari eta lagunei. Atzo, abenduak 3, izan zen hileta ospakizuna.

Lotura duten albisteak: