Euskararen Eguneko kanpainarekin -Euskarak 365 Egun- bat eginez, Elgoibarko Udalak abendurako prestatu duen kultur eskaintzan euskara izango da antolatu dituzten ekitaldi guztien arteko lotunea, eta gai nagusia ere bai horietako batean.
Mireia Gabilondok zuzendu duen Amaren Eskuak filma jatorrizko bertsioan, euskaraz, ikusteko aukera izango da, gaztelerazko azpitituluekin. 2012ko udan filmatu zuten Karmele Jaioren eleberrian oinarrituta dagoen Amaren Eskuak filma. Filmazioetan, gainera, zuzendaritza taldeko kidea izan zen Zaira Zanguitu elgoibartarra. BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketan eman zigun bere lanaren berri Zanguituk (BARREN 880. zenbakia PDF). Abenduaren 5ean, 21:30ean eskainiko dute filma eta abenduaren 6an 22:15ean.
- Sinopsia: "Nereak, 38 urte ditu, bere bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi duen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera ordea, bizitza aldatuko zaio bere ama Luisa ospitalera eramango duten egunean memoria galera bat dela eta. Nerea errudun sentitzen da gaixotasunaren lehen arrastoak hasi zirenean erreakzionatu ez zuelako, eta orain, Luisaren erlojuak atzera salto nola egiten duen ikusiko du. Bere amaren bizimoduaren alderdi berri bat ezagutuko du, eta bien iraganeko bizipenen parekotasunaz eta euren memorian dauden mamuez ohartuko da."
•Euskararen espektakulue, Oihan Vegarekin
Bakarrizketaren aurrerapen bideoa:
Bakarrizketaren aurrerapen bideoa:
•Taupadaren "Erotik" antzezlana, abenduaren 20an
Aurrekoez gainera, Taupada Antzerki Taldeak Erotik antzezlana eskainiko du abenduaren 20an Herriko Antzokian. Olentzeroren Ametsak ikuskizuna ere Herriko Antzokian emango dute, abenduaren 22an. Horien berri emango dizuegu aurrerago.
Aurrekoez gainera, Taupada Antzerki Taldeak Erotik antzezlana eskainiko du abenduaren 20an Herriko Antzokian. Olentzeroren Ametsak ikuskizuna ere Herriko Antzokian emango dute, abenduaren 22an. Horien berri emango dizuegu aurrerago.